Esku pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira gaur

Baleike 2016ko ekainaren 17a

XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren finalaurrekoak jokatuko dira gaur, 18:30ean, Odietan. Eguraldi txarra egingo balu, Herri Eskolako pilotalekuan jokatuko lirateke partidak.

Jokatuko diren partidak honakoak izango dira:

  1. Aizpurua-Astigarraga / Antia-Alkorta
  2. Etxabe-Azkune / Odriozola-Martika 

Txapelketaren finala datorren ostiralean, hilaren 24an jokatuko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide