Mutrikuk eta Zumaiak herriarteko zesta punta txapelketako jardunaldia jokatuko dute gaur

Baleike 2016ko ekainaren 17a

Mutriku bertan jokatuko da herriarteko txapelketako seigarren jardunaldia, kadete, jubenil eta nagusien mailan. 19:00etan hasiko dira partidak. 

Orain arte jokatutako bost jardunaldien ondoren, Mutriku dago sailkapeneko buruan 6 punturekin, norgehiagoka guztiak irabazi ondoren. Bigarren dago Zumaia, 5 punturekin (Mutrikuren aurkako aurreko jardunaldian galdu zuen) eta hirugarren Donostia 4 punturekin, norgehiagoka guztiak galdu ondoren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide