Hauek izan ziren atzoko norgehiagoketan izandako emaitzak:
- Aizpurua-Astigarraga, 10 / Antia-Alkorta, 22
- Azkune-Etxabe II.a, 22 / Martinez-Martija, 18
Bigarren partida honetan Etxabe II.ak Etxabe I.a ordezkatu zuen, eskuetako arazoekin zegoelako. Martinez, berriz, Odriozolaren ordez aritu zen.
Datorren ostiralean jokatuko dira aurtengo txapelketako azken partidak, 18:30etik aurrera, Odietan, eguraldia lagun bada. Bestela, Herri Eskolako frontoian jokatuko dira.
Hasteko, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Aizpurua-Astigarraga eta Martinez-Martija bikoteek. Ondoren, finala jokatuko da Etxabe I.a-Azkune eta Antia-Alkorta bikoteen artean.