Boxeo gaurako sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2016ko ekainaren 18a

Ruben Arredondo kubatarrak gidatzen duen Zumaia Boxing klubak antolatuta, aurten ere boxeo gaua izango dugu Lubaki kiroldegian uda hasieran. Ekainaren 24an, ostiralean, izango dira borrokaldiak, 22:00etatik aurrera.

Borrokaldiak honakoak izango dira

  1. 63 kilotan, Josu Epelde (Zumaia Boxing Club) vs. Lander Chamorro (Club Mampo Gim - Bilbo).
  2. 64 kilotan, Pantera (Club Anoeta - Donostia) vs. Bryan Smith (Urkabe Euskadi - Bilbo).
  3. 64 kilotan, Uher Etxeberria (Club Anoeta - Donostia) vs. Fernando Mendez (Zumaia Boxing Club).
  4. 64 kilotan, Iker Jimenez (Urkabe Euskadi - Bilbo) vs. Andoni Dominguez (Club Bunker - Bilbo).
  5. 63 kilotan, Jocksan Rivera (Zumaia Boxing Club) vs. Douglas Dos Santos (Urkabe Euskadi - Bilbo).
  6. 64 kilotan, Ricardo (Club Logroño) vs. Xabi Burgueño (Club Anoeta - Donostia).

Sarrerak sagoeneko salgai daude Ernio, Kabi eta Zalla tabernetan. Harmailan ikusteko sarrerak 7 euroan daude salgai eta pistan 10 euroan.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide