«Aldunditik eta Udaletik eskatu digute data aldatzeko, uztailean berez etortzen dela jende asko Zumaiara eta probetxu handiagoa atera dakiokeela beste sasoi batean antolatuz gero». Uztail hasieran jokatu beharrean, maiatzean, Zegama-Aizkorri maratoia baino bi aste lehenago edo bi aste geroago antolatzea ari dira baloratzen. «Horrela aukera emango genieke Zegaman dortsalik gabe gelditutakoei eta, gainera, bi edo hiru asteko tartea utzita, goi mailakoak ere etorriko lirateke». Hala ere, gaia ondo aztertu nahi dute, antolaketan izan ditzakeen ondorio guztiak kontuan hartuta.
Aurtengoari dagokionez, uztailaren 3an 700 korrikalari inguru bilduko dira Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plazan, 8:30ean maratoiari eta 9:00etan maratoi erdiari ekiteko. Korrikalariei irteera eman aurretik, 8:10ean, Juanjo Sansebastian mendizalea omenduko du lasterketak, mendizaletasunaren munduan izan duen ibilbideagatik.