Bederatzi traineruk hartuko dute parte Zumaiako estropadan. Hiru multzotan banatu dituzte, sailkapenaren arabera (atzetik aurrera eginda), eta estropada erlojuaren kontra egingo dute. Lehen multzoan aterako dira, Ibaialde, Sestao eta Zarautz, bi minutuko tartearekin; bost minutu ondoren, Fortuna, Deustu eta Pontejosen txanda izango da, minutuko tartea utzita beraien artean; eta azken multzoan Zumaia, Getxo eta Arkote.
Traineruek 3.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute: arraun elkartearen egoitzan hasi, ibaian behera kirol portuaren parean lehen ziaboga eman, ibaian gora ia trenzubiaren parean bigarren ziaboga, berriro kirol portura jaitsi, ziaboga, eta arraun elkartearen parean helmuga.
Mareak direla eta izan daiteke azken orduko aldaketaren bat txandetan, baina printzipioz horrela izango da estropada.
Orain arte lau estropada jokatu dira eta Zumaia hirugarren postuan dago sailkatuta, Arkote eta Getxoren atzetik. Biharkoarekin bost estropada falta dira denboraldia osatzeko