Pilotariak Aitzuri frontoiaren atarian egongo dira bihar sinadurak banatzen

Baleike 2016ko ekainaren 24a

Aitzuri frontoiaren estreinako jaialdian parte hartuko duten pilotariak kanpoaldeko txosna inguruan egongo dira 19:30etik aurrera, nahi duenari sinadurak eskaintzeko, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gogoratu Olaizoa II.ak, Albizuk, Irribarriak eta Zabaletak jokatuko dutela eskuz; eta Goikoetxeak, Inzak, Egigurenek eta Enbilek zestaz. Jaialdia 22:00etan hasiko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide