Arraunlarien aurkezkena egin du Telmo Deunek

Baleike 2016ko ekainaren 25a

Gazte mailetatik hasi eta TKE Ligako talderaino, klubean ari diren arraunlarien aurkezpena egin zuen atzo Arranplan Telmo Deun arraun elkarteak.

Emakumeen trainerua botako dute aurten falta jarraitzaileek, baina mutilak berriro goi mailan ikusita puntako arraunaz gozatzen jarraitzeko aukerarik ez da faltako.Sevillan jokatutako lehen estropadan azken postuan sailkatu ziren, baina irabazlearengandik minutu erdira. Patxi Frances prestatzailea baikor da denboraldi hasiera honetan, ziur baitago taldeak dena emango duela uretan.

Zumaian uztailaren 31n izango da San Miguel Ligako estropada.

Hemen dauzkazue aurkezpenean ateratako zenbait argazki.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide