Hauek izan dira Alexen lehen hitzak proba amaitu bezain pronto: "Denbora asko neraman une honen zain. Brasilen bizi izan ditudan egun hauek bizitza osoan gogoratzekoak dira, oso berezia izan da. Erronda guztietan oso ondo sentitu naiz, lan oso ona egin dut denetan. Banuen final bat olatu onekin jokatzeko gogoa, eta buruz buru Pierre Louis Costesen aurka. Finaleko olatu erabakigarria sentitu naiz oso altu hegan, eta banekien maniobra ondo egin behar zela, astiro; behera iritsi eta buelta eman dudanean ikaragarria izan da. Bihar Aricara noa eta asmoa orain arteko berbera izango da, gozatzen jarraitzea. Txapelketa honetan maila bikaina egon da eta niretzat izugarria izan da Brasilgo bidaia".