Sanpedrotako danborradaren ibilbidea eta omenduak

Baleike 2016ko ekainaren 27a

Sanpedrotako danborradaren errepikarekin igoko da bihar Zumaiako bandera udaletxeko balkoian, 20:00etan, San Pedro jaien baitan. Azken hamabi urtetan San Pedro danborradaren zuzendaritza batzordeko kideak izango dira.

Beraieik igoko dute herriko bandera: Joxe Mari Zubimendi, Vicky Sanchez, Juancar Martinez, Arritxu Bidasoro, Igone Balenciaga, Juan Ramon Urbieta, Mila Zubieta eta Imanol Aldabaldetrecu.

Danborrada 18:45ean abiatuko da Zumaiako Herri Eskolatik. Honako ibilbidea egingo du:

  1. 18:45, Otezuri.
  2. 19:05, Aitzuri frontoi aurrea.
  3. 19:10, Victoriano Arrate etorbidea.
  4. 19:25, Aita Mari auzategia.
  5. 19:45, Eusebio Gurrutxaga plaza.
  6. 20:00, Foruen enparantza.
  7. 20:30, San Pedro parrokia.
  8. 20:45, Aita Mariren busto aurrean.
  9. 20:55, Erribera kalea.
  10. 21:30, Eusebio Gurrutxaga plaza.

Aurten, berrikuntza bezala, Beheko Plaza abesbatzaren laguntza izango du danborradak hiru lekutan: udaletxe aurrean, San Pedro parrokiaren aurrean eta Aita Mariren bustoaren azpian. Errepertorioko bi obra abestuko ditu: Porrusalda eta Habanera. Aita Mariren heriotzaren 150. urteurrena gogoratzeko, Aita Mari abestia kantatuko du bustoaren azpian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide