Eneritz Etxabe hirugarren sailkatu da Abaltzisketako zaldi lasterketan

Baleike 2016ko ekainaren 27a

Amezketa eta Abaltzisketa arteko zaldi lasterketa jokatu zen atzo. Karrera entzutetsu honetan Motxanekua zaldi elkarteko Eneritz Etxabek hirugarren postu bikain bat lortu zuen.

Elkarteko beste hiru zaldunek ere hartu dute parte lasterketa honetan; denek ere postu onak lortu dituzte. Hala, Makinas bosgarren postuan sailkatu da, Eneko Urbieta seigarren eta Ibon Etxabe zazpigarren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide