Imanol Ulaciak irabazi du III. pala txapelketa

Baleike 2016ko ekainaren 27a

Joakin Gorostola eta Imanol Ulaciaren arteko partidako une bat. Argazkia: Sara Utrera

Larunbat arratsaldean jokatu ziren Odieta pilotalekuan III. pala txapelketako azken partidak. Eguraldia lagun, pilotazale kopuru polita inguratu zen Beheko plazak frontoian.

Hasteko, hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida jokatu zuten Jon Zendoiak eta Aitor Aizpuruak. Lehena izan zen nagusi 30-22 emaitzarekin.

Ondoren, final handia jokatu zuten imanol Ulaciak eta Joakin Gorostolak. Partida gogorra izan zen, lehiatua eta ia arnasestuka heldu ziren biak azken tantoetara. Azkenean Imanol Ulacia izan zen nagusi 30-26 emaitzarekin amaitu zen partida batean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide