Ikastaro hauek irailaren 26ko astean hasi eta 2017ko ekainaren 23an amaituko dira. Mantentze-soinketa ikastaroa astelehen eta ostiraletan emango da, 11:15etik 12:15era; yogakoa, aldiz, astearte eta ostegunetan.
Izenak Hogarreko bulegoan eman daitezke uztailaren 15era bitartean, 11:00etatik 12:00etara. 15-20 lagun inguruko taldeentzako saioak izango dira.
Beheko Plazako bazkideek 7 euro ordainduko dituzte hileko eta bazkide ez direnek 10 euro. Hauez gain, asteazkeneetan Ttipi-ttapa ibilaldiak ere egingo dira.