Espainiako hautatzaile Isidoro Martinezek txapelketa jokatuko duten jokalarien behin betiko zerrenda plazaratu berri du eta bertan izango dira bi zumaiarrak. Hasteko lehen kontzentrazio bat egingo dute Leonen prestakuntza moduan. Uztailaren 6tik 17ra bitartean egingo da eta Hungariaren aurkako bi norgehiagoka jokatuko dituzte bertan.
Pulpon hasiak biak, Ander Torrikok iaz Zarautzen jokatu zuen eta denboraldi berrirako Asobalgo Benidorm klubarekin fitxatu du. Kauldi Odriozola, berriz, Asobal ligan arituko da hurrengo denboraldian Irungo Bidasoa taldearekin.