Sanpedrotako danborradaren zuzendaritza batzorde ohia izan da aurtengo omendua. Danborren doinuen laguntzarekin, beraiek igo zuten herriko bandera. Aurtengo danborradak izan du, baina, berrikuntza bat: kanta batzuetan Beheko Plaza Abesbatzaren ahotsak gehitu zaizkio, hemen ikus dezakezuen Aita Marin bezala.