Mus eta eskoba txapelketekin hasiko dira ostiralean Narrondoko San Kristobal jaiak

Baleike 2016ko ekainaren 29a

Mus eta eskoba txapelketak jokatuko dira ostiral honetan Narrondo auzoan. Modu honetara emango zaie hasiera aurtengo San Kristobal jaiei

Karta jokoak 22:00etan hasiko dira auzoan kokatutako karpan. Izenak karpa bertan emango dira. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, sari bikainak emango dira.

Auzoko jaiak ekitaldi honekin hasiko badira ere, hurrengo ostegunera arte ez dute jarraituko. Hemen duzue festa egitaraua:

Uztailak 1, ostirala

Gaueko 22:00etan:

Mus eta Eskoba txapelketa.

Sari bikainak izango dira.

Uztailak 7, osteguna

Arratsaldeko 20:00etan: Suziriak jaien hasiera adieraziz.

Ondoren: Sardina eta sahieski jana doan, edaria ordainduta.

Gaueko 22:30ean: Monologoa JOSE CRUZ GURRUTXAGAREN eskutik.

Uztailak 8, ostirala

Gaueko 23:00-00:30: Mexikotik etorri berriak diren IMPERIAL MARIACHI saio bikaina.

Uztailak 9, larunbata

Arratsaldeko 17:00etan: gaztetxoentzat jolasak (lokots bilketa, saku karrerak, aulki jolasak eta margoketa txokoa….)

Ondoren : txokolatada.

Gaueko 21:00etan DIVINIS KATERINAREN eskutik, afari herrikoa.

Afaria: Zizka-mizkak, bakailaoa piper eta tomatearekin, momentuan erretako txuleta, postrea, kafea eta kopa. 30€

Umeentzat menua 10€

Izen ematea: ohiko lekuetan, 648 828 298 telefonora deituta edo najaibat@gmail.com e-mailera idatziz.

Gaueko 23:30ean: Erromeria, ZESUMA TALDEAREKIN (Tolosakoak)

Uztailak 10, igandea KRISTOBAL DEUNAREN EGUNA.

Goizeko 10:30etan : Zestoako IDIAKAITZ TXISTULARI taldea.

Goizeko 11:00etan: Herri-Meza, kotxeen bedeinkapena.

Goizeko 11:00-13:00:

IBILGAILU HISTORIKOEN IV. TOPAKETA

Meza ondoren: karpa azpian hamaiketakoa.

Jarraian: Bertso saioa SEBASTIAN LIZAZO ETA MILLAN TELLERIAREKIN.

Arratsaldeko 18:00etan : GORRITI BERE ANIMALIEKIN.

Jarraian: HERRI KIROLAK.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide