Sanpedroak 2016: Prozesioa eta Bandaren kontzertuaren ondoren, herri kirolak eta suak

Baleike 2016ko ekainaren 29a

San Pedro jaien bigarren eguna ari gara bizitzen gaur Zumaian. Dultzaineroen dianarekin esnatu da eguna eta ondoren alkate soinua, prozesioa, magia saioa eta Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua izan da. 

Arratsaldearekin jarraituta, 18:00etan haurrentzako Pac-man Dantz! festa izango da. Ordubete geroago, 19:00etan, herri kirolak izango dira honako partaideekin. 

  1. Aizkolariak: Joxe Felix Zubizarreta, Xabier Orbegozo, Arria V.a, Donato Larretxea, Ernesto Ezpeleta 'Bihurri'.
  2. Aizkolari gazteak: Manex Zubizarreta (13 urte) eta Hodei Ezpeleta (16 urte).
  3. Harri jasotzaileak: Joseba eta Udane Ostolaza.
  4. Txinga eramailea: Xanta Souza (EHko txapelduna).
  5. Iparraldeko jokoak: Oskar Basatxu (EHko txapelduna) eta Laura Basatxu (16 urte, Bizkaiko txapelduna).

Aurretik, 18:30ean, Beti Jai Fanfarrearen kalejira hasiko da eta 19:00etan dultzaineroen kalejira hasiko da. 22:30ean, Amaiako plazan, diskoteka izango da Xaibor DJrekin, 23:00etan su artifizialak Valacea piroteknia etxearen eskutik, jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara joango dira eta bertan dantzaldia izango da Zumaiako Musika Bandarekin.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide