Zumaiako Udalak Turkiako atentatua gaitzetsi du eta elkarretaratzea deitu du biharko

Baleike 2016ko ekainaren 29a

Zumaiako Udalak gutxienez 41 hildako eta ehunka zauritu eragin dituen Istanbulgo Ataturk aireportuan gertaturiko atentatu bortitza irmoki salatu du eta doluminak eta elkartasuna adierazten dizkie biktimen familiei, senideei, etaTurkiako herriari.

Halaber, bihar eguerdian egingo den bost minutuko gaitzespen-elkarretaratze isilean parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Kontzentrazioa bihar osteguna, eguerdiko 12:00etan izango da, udaletxe aurrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide