Zumaiakoren bi talde arituko dira Donosti Cup futbol txapelketan

Baleike 2016ko ekainaren 30a

Astelehen honetan hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa eta bertan parte hartuko dute Zumaiako Futbol Taldeko bi taldek: neskatan eta 18 urtez azpiko mutilen banak.

Nesken taldea Gopen (adin mugagabea) mailan arituko da Estatu Batuetako Socal Select, Kataluniako Sant Gabriel eta Gipuzkoako Intxaurdi eta Mariño taldeekin batera. Mutilek, berriz, B-18 mailan (1998 eta 99an jaiotakoak), Kanaria Uharteetako Isla Lanzarote, Estatu Batuetako Elite SC eta Kongoko Olympique de Kinshasa taldeak izango ditu aurkari. 

Neskek jokatuko dituzten partidak honakoak izango dira:

  1. Uztailak 4, 10:00etan, Hernanin: Intxaurdi KE - Zumaiako FT
  2. Uztailak 5, 19:15ean, Pasaian: Sant Gabriel CE - Zumaiako FT
  3. Uztailak 6, 19:15ean, Orion: Zumaiako FT - Mariño CD
  4. Uztailak 7, 17:00etan, Zumaian: Zumaiako FT - Socal Select

Mutilen partidak, aldiz, hauek izango dira:

  1. Uztailak 4, 13:00etan, Herreran: Zumaiako FT - Isla de Lanzarote
  2. Uztailak 5, 18:00etan, Zarautzen: Zumaiako FT - Olympique de Kinshasa
  3. Uztaiak 6, 17:00etan, Zumaian: Elite SC - Zumaiako FT

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide