Hiru partida jokatuko dira, maila ezberdinetan bakoitza, kadete, gazte eta nagusien mailan hain zuzen. Partida hauetatik bi irabazten dituen taldea izendatuko da lehiaketaren txapeldun eta beraz, baita txapelaren irabazle ere. Iaz mutrikuarrak izan ziren garaile, beraz, aurten, zumaiarrek, gogor lan egingo dute titulua irabazteko eta Danok Bat taldeari txapela kentzeko.
Bestalde, gogoratzen da hilaren 17an eta 24ean Jai Alai World Tour pilota txapelketako partidak ere jokatuko direla Aitzurin eta uztaila bukaeratik aurrera, Dinastia Etxabeko partidak ere.