Urtarrilaren 18tik maiatzaren 16ra bitartean eman ditu Udaltzaingoak eskola hauek herriko ikastetxeetan. LH 4 eta LH5eko ikasleek jaso dituzte ikasgai hauek. Taldeka banatu dira ikasleak eta talde bakoitzari hiru orduko ikastaroa eskaini zei: bi ordu teorikoak eta beste bat praktikoa.
Bide heziketa eskolako arduradunek azaldu dutenez, honela planifikatu dute eskola hau:
"LH4ko ikasleak, adin horretan, autonomia hartzen hasten dira, eta helduek gainbegiratzen dituzten arren, kalean helduei eskutik heldu gabe ibiltzen hasten dira, apurka-apurka. Horretarako, kalea nola zeharkatu eta hori era seguruan nola egin ikasi behar dute; arriskuaren aurrean erne izan behar dute, baina ez ditu beldurrak blokeatu behar. Era berean, adin horretan, haurrek adi izan behar dute, eta jokabide seguruak izan behar dituzte, bai oinez dabiltzanean, bai autoan doazenean.
Adin horretako haurren gurasoak maiz kexatzen dira seme-alabak autoan eramateko beti liskarrean aritzen direla, segurtasun-uhalaren edo dagokioen segurtasun-gailuaren erabilera dela-eta. Egia da gurasoek haurrak behar ditzazketela segurtasun pasiboko gailuak behar bezala erabil ditzaten, baina askoz hobe eta errezago izango litzateke haurrek era kontzientean erabiliko balituzkete halako gailuak.
LH5ko programazioa bereziki egokia da joan-etorrietarako ohiko garraiobidetzat bizikleta erabil daitekeen inguruneetan bizi diren neska-mutilentzat. Bizikleta–istripuak prebenitzearen arloan, hainbat eta hainbat dira landu beharreko gaiak. Programazio honetan, segurtasun pasiboa eta kaskoaren erabilera arduratsua lantzea aukeratu dugu. Izan ere, kolpeen ondorioak murrizteko kaskoa garrantzitsua dela maiz onartzen dugun arren, ez dugu era berean ohituratzat hartzen kaskoa erabiltzea".