Esku pilota txapelketako finala jokatuko da gaur Odietan

Baleike 2016ko uztailaren 1a

Pasa den asteburuan ziren jokatzekoak XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren azken partidak, baina, euria medio, bertan behera utzi behar izan ziren. Eguraldia lagun bada, behintzat, gaur jakingo dugu zer bikotek irabaziko duen txapelketa hau.

18:30ean jokatuko da azken jardunaldia, Odietan. Hasteko, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Aizpurua-Astigarraga eta Martinez-Martija bikoteek. Honen amaieran jokatuko da finala Etxabe I.a-Azkune eta Antia-Alkorta bikoteen artean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide