Juanjo Sansebastian mendizalearen hitzaldia gaur Aita Marin

Baleike 2016ko uztailaren 1a

Juanjo Sansebastian mendizaleak Bidaia izeneko hitzaldia emango du gaur 19:00etan Aita Marin. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren omenaldia jasoko du Sansebastianek igandean.

Igandean jokatuko da Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketaren zortzigarren aldia. Atariko modura, gaur arratsaldean (19:00etan) Juanjo Sansebastian mendizaleak hitzaldia emango du Aita Mari aretoan, Bidaia izenburupean. Sansebastianek lasterketaren omenaldia jasoko du igandean, proba hasi baino minutu batzuk lehenago. Maratoi distantziako korrikalariak 8:30ean abiatuko dira Beheko plazatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide