Lau egun hauetan oso esperientzia polita bizi izan dute zumaiarrek eta nabarmentzekoa izan da bi taldeen kiroltasuna.
Atzo bukatu zen Zumaiakoren bi taldeentzat Donosti Cup-eko aurtengo ibilbidea. Jubenil mutilen taldea, Axular Lizeoaren aurka bina berdindu ondoren, penatietan kaleratua izan zen eta nesken taldeak 0-1 galdu zuen Socal Select talde amerikarraren aurka.
Lau egun hauetan oso esperientzia polita bizi izan dute zumaiarrek eta nabarmentzekoa izan da bi taldeen kiroltasuna.