Eskubaloi federazioak Zumaiako jokalariak eta taldeak saritu ditu

Baleike 2016ko uztailaren 8a

Amaitu berria den eskubaloi denboraldiko sariak banatu zituen atzo Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak. Zumaiako zenbait jokalarik ere sarituak izan ziren. Batetik, Ttakun Pulpo kadete nesken taldeak Gipuzkoako txapeldunordearen saria jaso zuen eta bere jokalari Sara Torrikok goleatzaile onenarena.

Bestalde, Kauldi Odriozolak Gipuzkoako senior mailako jokalari onenaren saria jaso zuen. Kadete mailan, Ioritz Manterola izan zen saritua. Pulporen presidente ohi Bego Izaga ere omendu zuen Federazioak urte hauek guztietan egindako lan desinteresatuagatik.

Denboraldia amaitu bada ere, Zumaiako bost jokalarik jaso dute Espainiako selekziotako deia Kauldi Odriozola eta Ander Torriko Leonen daude junior mailako Europako txapelketa prestatzen. Txapelketa hau Danimarkan jokatuko da. Emakumezkoen mailan, Sara Torriko promesen kontzentrazioan izan zen, Burgosen, baina, azkenean, ez zen behin betiko zerrendan sartu. Amaitzeko, Ainhoa Larrañaga eta Leire Arrizabalaga infantil mailako kontzentrazioan daude, Sorian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide