'Euskal kulturaren kolorez' erakusketako lanak jartzen hasi dira

Baleike 2016ko uztailaren 8a

Zumaiako Udalak, Distira argazki elkartearekin elkarlanean, herriko 14 argazkilariren lanak kokatuko ditu herriko kale eta txokoetan. Euskal kulturaren kolorez erakusketa honen lehen lanak dagoeneko jarrita daude. 

Honako argazkilarien lanak erakutsiko dira 2x3 metroko horma iruditan. Erakusketan parte hartuko duten argazkilariak honakoak dira: Ainhoa Sanchez, Imanol Manterola, Carlos Callejo, Joxe Juan Azkue, Leire Zearreta, Angel Maluto, Luis Mari Alkorta, Ricardo Txapartegi, Maite Etxabe, Juan Ramon Zearreta, Soraya Lopez, Jorge Murgiondo, David de Llodio eta Idoia Zearreta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide