Aita Mariren eguneko danborradaren entseguak astelehenean hasiko dira

Baleike 2016ko uztailaren 9a

Uztailaren 23an Aita Mariren omenezko eguna izango da Zumaian. Asteburu horretarako antolatutako ekitaldien artean, danborradaren beste saio bat izango da. 

Eguneko ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan izango da Marik Alondegian duen bustoaren azpian. Musika Bandak, danborradak eta abesbatzek hartuko dute parte bertan.

Danborrada 11:45ean abiatuko da kalejiran esandako ordurako bertan izateko. Joanekoan ez du geldialdirik egingo. Bustoaren aurrean egingo den eskaintzan Aita Mari obra joko dute, abesbatzen ahotsez lagunduta. Amaieran, Beheko Plazarako bidean, pare bat geldialdi egingo ditu.

Egun horretako saioa prestatzeko entseguak egingo dira komentuan, uztailaren 11, 13, 18 eta 20an, astelehenean eta asteazkenean. Egun horretan mahoizko galtzak edo gonak, alkandora zuria, santelmotako zapia eta txapela eramango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide