Kotxe klasikoak izan dituzte gaur Narrondon, San Kristobal egunean

Baleike 2016ko uztailaren 10a

Narrondo auzoko jaitetako egun handia izan dute gaur, San Kristobal egunean. Meza, hamaiketakoa eta bertso saioaz gain, Zestoan antolatutako kotxe zaharren erakustaldia izan dute auzoan.

Rolls Royce, Oldsmobile, Ford edota BMW kotxe klasikoak izan dira gaur goizean Narrondon. Hauen jabeak, Frantziatik etorritakoak gehiengo handi bat, Belle Epoque garaian bezala jantziak agertu dira. Hori nahikoa ez, eta Lambretta moto markako irteera batek geldialdia egin du Narrondon. Agian ez kotxe zahar hauek bezain ikusgarriak, baina moto hauek ere xarma handia eraman dute auzora.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide