Joan den asteartean eta ostegunean gertatu ziren bi suteak, gau partean. Lekukoek azaldu dutenez, adingabekoak dira egileak, 13-16 urte arteko nerabeak. Udaltzaingoa gaia ikertzen ari da, baina gogoratu behar da, ustezko egileak adingabeak izanik, gurasoena dela lehen ardura.