Larunbatean jokatuko den proba 10:00etatik 16:00etara bitartean egingo da eta Klub Nautikoko bazkide diren ontzi guztiek hartu ahal izango dute parte. Lehiaketan parte hartzeko izen-emate orria bete beharko da eta klubean bertan aurkeztu beharko da proba hasi baino ordubete lehenago edo arrantza@clubnauticozumaia.com helbidera bidali.
Ontzi bakoitzean, gehienez, bi lagun joango dira. Araudia eta arrantzarako lekuaren berri ostiralean, 19:00etan, klubean egingo den bileran emango zaie patroiei. Arrantza ordua 16:00etan amaituko da. Ordubete geroago, 17:00etan, ontziak Zumaiako kirol portuan egon beharko dute, pisatze lanak hasteko. Ordu horretan portuan ez dauden ontziak deskalifikatuak izango dira.
Arrantza ordutan Zumaiako portura besterik ezingo dute joan ontziek. Epaimahaiari esan gabe beste portu batera joaten den ontzia, edozein arrazoi dela ere, deskalifikatua izango da.
Partehartzaileei emango zaien taulan agertzen diren arrainak bakarrik arrantzatu ahal izango dira.