Low Riders taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Oikiko Txortena tabernan

Baleike 2016ko uztailaren 14a

Rock, country, psikodelia eta beste zenbait musika estilo nahasten dituen Low Riders taldeak kontzertua eskainiko du, bihar, ostirala, 21:30etik aurrera, Oikiko Txortena tabernan.

Nagore Etxabe zumaiarra kide duen talde honek orain gutxi atera du beraien disko berria, Forgive your enemies izenekoa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide