Aita Mairen oroimenezko eguna ospatuko hilaren 23an

Baleike 2016ko uztailaren 15a

Aita Mari zaharberrituta.

Jose Maria Zubia Aita Mari-ren omenezko eguna ospatuko du Zumaiak uztailaren 23an, marinelaren heriotzaren 150. urteurrena dela eta. Hemen daukazue Udalak eta herriko hainbat taldek osatu duten egitaraua:

Uztailak 20, asteazkena

Aita Mari Oroituz egitarauaren aurkezpena egingo dute Alondegian, 19:00etan. Horrez gain, bi hitzaldi izango dira. Alde batetik, Aita Mariren irudiaren zaharberritze prozesua nola egin den azalduko du Rakel Nacentak. Bestetik, Aita Mariren bizitzari buruz egin duten ikerketa lanaren emaitza aurkeztuko dute Javier Carballok eta Xabier Alberdik.

Uztailak 22, ostirala

1912ko galernari buruzko dokumentala eskainiko dute Alondegian, 22:00etan.

uztailak 23, larunbata

-9:00etan, eguna hasteko, bateleroei harrera egingo zaie.
-11:00etan pregoia eta txistularien kalejira Saregileen plazatik abiatuta.
-12:00etan omenaldi ekitaldia Udal txistulari banda, Astindu, Musika Banda, Danborrada eta herriko abesbatzak eskainia.
-Jarraian, musika eta kantu saioak egongo dira herrian zehar eta goiz erditik 13:30ak bitarte, Zumai txarangak eta Zutrikeko trikitilariek girotuko dituzte herriko kaleak.
-13:30etan, mokadu bat eskainiko zaie Beheko Plazan parte hartzaile guztiei.
-17:00etan, ontzi tradizionalen nabigazioa ikusi ahal izango dute herritarrek Urola ibaian gora.
-17:30ean, sorospen erakustaldia egingo da Moilan.
-18:30ean urpekaritza saioak egingo dira Arranplan
-19:00ean, dantza ikuskizuna eskainiko dute Astinduko kideek Saregileen plazan.
-23:00etan, Udal Musika Bandak itxiko du festa eguna, Ondartxo plazan eskainiko duen kontzertuarekin.

Udalak eskerrak ematen dizkio egitarau zabal honen antolakuntzan parte hartu duten elkarte zein eragile guztiei, beren lana eta esfortzua ezinbesteko izan direlako lan guzti hau aurrera eramateko; eta, bide batez, zumaiarrak animatzen ditu, herriko Aita Mariren omenez, maitasunez prestatutako ekintza hauetan parte hartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide