Alex Uranga, uztaileko Baleikeko protagonista

Baleike 2016ko uztailaren 16a

Kalean dago jadanik uztaileko Baleike aldizkaria. Alex Urangarekin hitz egin dugu Brasilgo garaipen handiari buruz. Hango argazkiez gain, Alexekin Itacoatiaran izan ziren Andoni Izaga eta Ander Odriozolaren bizipenak ere jaso ditugu. Ohiko salmenta lekuetan eskura dezakezu, euro batean.

Alex Urangaren garaipenaz gain, beste gai hauek jorratu ditugu: Amaia Zubia elkarrizketatu dugu, Londresen bizi den zumaiarra; Brexit-aren inguruan hitz egin dugu Zumaian bizi den Tony Truman ingelesarekin; Iñaki Sorazu, Juanma Chinchilla eta Bego Izagarekin errepasatu ditugu Pulpoko zuzendaritzan egin dituzten urtean, karguak utzi berri; Olinpiar Jokoetara kazetari lanetara doan Maria Lopezek bere asmoak kontatu dizkigu; eta Pedro Etxabek Oikiako mantzizidortarren leinuari buruzko erreportajea idatzi digu.

Badago zer irakurri!  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide