Dinastia Etxabe txapelketa aurkeztuko dute gaur

Baleike 2016ko uztailaren 18a

Dinastia Etxabe pilota txapelketako XLV. ekitaldia aurkeztuko dute gaur 19:00etan Aitzuri pilotalekuan.  

Txapelketa Zumaiara itzuliko da aurten, behin Aitzuri pilotaleku berria martxan. Gaurko aurkezpena Aitzurin bertan egingo da, eta hainbat lagunek hartuko dute parte. Udaleko, Euskadiko Federazioko eta Zumaiako pilota elkarteko ordezkariez gain, Aitzurin izango dira txapelketan parte hartuko duten zenbait pilotari, eta baita ere parte hartu izan duten hainbat pilotari ohi. Hemen gaur Zumaian izango diren pilotari historikoen zerrenda:

-Luis Mari Alberdi zumaiarra eta Carlos Etxarte getariarra, biak ere profesional mailan jokatutakoak gerora.
-Alberto eta Juan Mari Juaristi, Atano XII-Atano XIII azkoitiarrak.
-Patri Alberdi 1971ko txapelketako txapeldunordetako bat.
-Jose Antonio Aizpurua Paixano zumaiarra, 1979ko txapelduna Alustizakin eta 1972 eta 1973ko txapeldunordea.
-Andres Iriondo egungo zumaiar-aizarnazabaldarra, 1983-1984-1985 txapelduna eta 1986 eta 1987ko txapeldunordea.
-Aitor Elkoro 1985-1986ko txapelduna eta gerora Aspe enpresaren sorreran hasi eta urtetako atzelari mardula.

Txapelketaren jarraipena egin ahal izateko esku-orriak banatuko dituzte aurkezpenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide