Interneteko .EUS domeinuaren hondartzako baloia doan eskura dezakezu Baleikeko bazkide bazara, PuntuEus Fundazioaren eta Baleike Kultur Elkartearen elkarlan hitzarmenari esker.
Baloia Alondegian jaso ahal izango duzue, haurren liburutegian (ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara; asteartetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara). Bazkide txartela eraman, edo bestela bazkidetza noren izenean dagoen adierazi.Baleikeko bazkideek aste honetan izango duzue baloia jasotzeko lehentasuna. Soberan gelditzen badira, datorren astetik aurrera, nahi duen orok jaso dezake oparia.
Bere leloan dioen bezala, .EUS domeinua "euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da". Dagoeneko bost milatik gora gara .EUS domeinua daukaten Interneteko helbideak, tartean Baleike.eus bera.