Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 29. ekitaldia jarri du martxan Zumaiako Udalak.
Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 15 orri baino gehiago ez izatea dira.
Lanak udaletxean edo posta elektronikoz entregatu ahal izango dira, horretarako azken eguna irailaren 30a izanik.
Sari banaketa:
Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa eta honen baitan, hiru sari banatuko dira:
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 €
Zumaiako onenaren saria: 1.000 €
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.
2.- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidaliko dira.
3.- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlana- ren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen- abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.
4.- Aukeran izango da lanak posta elektronikoz bidaltzea ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abize- nak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak ebatzi arte datuok gordetzeko ardura.
5.- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.
6.- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.
7.- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.
8.- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.
9.- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
10.- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
11.- Sariak: 3 sari emango dira. Lehen saria: 3.000 € Bigarren saria: 1.500 € Zumaiako onenaren saria: 1.000 € Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.
12.- Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen enparantza 1 20750 Zumaia