Merke azoka egingo dute asteburuan

Baleike 2016ko uztailaren 21a

Azoka Amaiako plazan egingo dute larunbatean eta igandean Merkatari Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta.

Herriko hainbat dendak deskontu garrantzitsuak eskainiko dituzte salgaietan asteburuan egingo den merke azokan. Bereziki, kirol eta kale arropa eta oinetakoak egongo dira erosteko aukeran. Azoka larunbatean eta igandean egingo da, 10:00etatik 20:00ak arte. Musika jarriko dute azoka girotzeko, DJonen emanaldiak izango dira, eta txikienentzat puzgarriak jarriko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide