Moilaberriko zubiko lorontziak uretara bota dituzte

Baleike 2016ko uztailaren 23a

Gaur gauean txikitu dituzte lorontziak.

Atzo bertan jarri zituen Udalak hainbat lorontzi Moilaberriko zubian, baina ez dute gehiegi iraun. Gaur goizean ia denak falta ziren, eta ontzi batzuk uretan agertu dira.

Zubian jarritako lorontziak lurraren kontra txikitu edota uretara bota ditu norbaitek gaur gauean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide