Zesta Punta: Goiko-Enbil eta Olha-Etcheto gaur Aitzurin

Baleike 2016ko uztailaren 24a

Zumaia Master Series txapelketako finala jokatuko da gaur iluntzean (20:00etan) Aitzuri pilotalekuan, Goikoetxea-Enbil eta Olha-Etcheto bikoteen artean. Lehen partidan, Egiguren II.a-Erkiaga eta Olharan-Inza bikoteek jokatuko dute. 

Bi partiden arteko atsedenaldian marmitakoa eta txakolina dastatzeko aukera izango da. Sarrerak lehiatilean egongo dira salgai, 12 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide