Luis Daniel Izpizua Bidasoro idazlea hil da

Baleike 2016ko uztailaren 25a

Luis Daniel Izpizua. Argazkia: Armiarma

Atzo hil zen Luis Daniel Izpizua Bidasoro idazle zumaiarra, 68 urte zituela. Ogibidez irakasle Donostian, zenbait liburu idatzi zituen, euskaraz eta gaztelaniaz; El Pais egunkarian ere ohiko kolaboratzailea zen. 

Euskaraz idazten hasi zen Izuztarri (1987) narrazio liburua eta Rosamunda (1990) eleberriarekin. Ondoren, gaztelaniaz idazten jarraitu zuen: Con mis amigos (1989), Sacca della Misericordia (2003), Amores (2004) El hombre de Burdeos.

El Pais egunkarian ere hainbat artikulu idatzi zituen: irakurri hemen

Ikasketaz, Filologia Erromanikoan lizentziatua zen eta lanbidez Espainiako Hizkuntza eta Literaturan katedraduna izan zen Donostiako Peñaflorida-Usandizaga Ikastetxean.

Hemen irakur dezakezue Izuztarri narrazio liburua: Izuztarri

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide