Espainiako 20 urtez azpikoen selekzioarekin jokatuko du gaur Nolaskoainek (Tdp, 22:30ean)

Baleike 2016ko uztailaren 25a

Hamazazpi urte baino ez dituen arren, 20 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu dute Peru Nolaskoain. Gaur gauean hasierako hamaikakoan izango da Bahreinen kontrako partidan, eta Teledeporte katean emango dute, 22:30ean.

Azken orduan deitu dute Nolaskoain Espainiarekin jokatzeko, jokalari baten lesioa medio. Valentzian nazioarteko torneo bat ari dira jokatzen eta, gaurko partidaz gain, aukera izango du Nolaskoainek beste selekzio batzuen aurka ere jokatzeko. Asteazkenean Mauritaniaren kontra jokatuko dute, ostiralean AEBen aurka, eta igandean Venezuela izango dute kontrario. Abuztuaren 2an finalaurrekoak jokatuko dira eta 4an finala.

Atlheticek fitxatu zuen duela urtebete, eta pixkanaka bidea ari da egiten hain lehiakorra den futbolaren munduan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide