Big Boy taldearen 'Zapasalto' diskoaren hiru ale zozkatuko ditugu

Baleike 2016ko uztailaren 26a

Big Boy Zumaiako musika taldeak disko berria du kalean, Zapasalto izenekoa. Taldeak emandako hiru ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko honako formularioa bete beharko duzue. Ostiral eguerdian aterako ditugu irabazleen izenak. Hartu parte eta zorte on!

Taldeak disko berria larunbat honetan aurkeztuko du, Gernika parkean, 23:00etatik aurrera. Zirkoa eta musika uztartuko dira bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide