Arraun elkarteak boluntarioak behar ditu asteburuko estropadetan laguntzeko

Baleike 2016ko uztailaren 27a

Arraun giroak Zumaia hartuko du asteburu honetan. Larunbatean emakumezkoen Gipuzkoako ligako estropada eta KAE-2koa jokatuko dira; igandean Euskotren ligakoa eta San Miguel ligakoa. Antolakuntza lanetan boluntarioen beharra izango du Telmo Deun arraun elkarteak.

Edozein laguntza, txikiena bada ere, ongietorria izango da. Boluntario bezala lagundu nahi duenak 629835567 telefonora dei dezake.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide