Greg Izor harmonika-jotzaile estatubatuarraren kontzertua, bihar, Itzurun tabernan

Baleike 2016ko uztailaren 29a

Greg Izor harmonika-jotzaile estatubatuarraren blues eta soul doinuak entzuteko aukera aparta izango da bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. 

Vermont estatuan jaioa, gazte zela New Orleans hirira mugitu zen eta bertan, blues musikako maixuen ikasgaiak jaso zituen. Ondoren, Texaseko Austin hirira joan zen eta bertako soul giroan murgildu zen. Kontzertu honetan argitaratu berri duen The 13 14 izeneko diskoko kantak aurkeztuko ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide