Zozkatu ditugu 'Zapasalto' diskoaren hiru aleak

Baleike 2016ko uztailaren 29a

Big Boy taldeak disko berria argitaratu berri du, Zapasalto izenekoa. Taldeak emandako hiru ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak honakoak dira: Iñigo Odriozola, Ainhoa Aristi Legarra eta Inazio Tolosa Irigoien. Alondegian izango dituzue diskoak zain astelehen goizetik aurrera.

Besteoi aipatu diskoa Kabi, Leize eta Inpernupen erosi dezakezuela 10 euroren truke. Kamisetak ere prestatu dituzte. Erosteko bigboytaldea@gmail.com helbidera idatzi dezakezue. 12 euroan daude salgai.

Gogoratu diskoa bihar aurkeztuko duela taldeak, 23:00etatik aurrera, Gernika parkean, zirkoa eta musika uztartuko dituen ikuskizunean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide