Jazz, dantza eta fantasia, bihar, organo zikloaren amaieran

Baleike 2016ko uztailaren 29a

Flysch nazioarteko organo jaialdia bihar, larunbata, amaituko da Udako soinuak izaneko saioarekin. 20:30ean izango da, San Pedro parrokian. 

Miriam Cepedak, Bilboko Begoña Basilikako organo-jotzaileak, eta Luis Alberto Requejok, Bilbao Orkestra Sinfonikoko klarinete-jotzaileak, itxiko dute zikloa eta beraien programaren barruan jazz, dantzak, fantasiak eta bestelakoak eskainiko dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide