Zirkoa eta musika uztartuko dira gaur gauean Torreberrin

Baleike 2016ko uztailaren 30a

[Testua aldatu dugu] Ikuskizun bitxia bezain erakargarria izango da gaur gauean Torreberrin. 23:00etan hasita, zirko ikuskizuna eta musika saioa ikusteko aukera izango da.

Zumaiako Soka! zirko eta Argentinako LePifiék taldeetako kideek zirko giroa ekarriko dute. Jarraian, Zumaiako Big Boy taldeak Zapasalto disko berria aurkeztuko du zuzenean. 

Ikuskizuna Gernika parkean zen egitekoa, baina arratsaldeko ekaitza medio, lekuz aldatzea erabaki dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide