Mineralen tailerra egingo da larunbatean Algorrin

Baleike 2016ko abuztuaren 1a

Abuztuaren 6an, larunbatean, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako mineralen tailerra antolatuko dute Algorri Interpretazio Zentroan.

Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun mineralak ezagutzeaz gain, jolas batean parte hartuko dute bertaratzen diren haur guztiek.

Datuak

Data: Abuztuak 6, larunbata.
Ordutegia: 11:00-13:00.
Sarrera: doan.
Adina: 8 urtetik 12ra.
Izen-ematea:

  1. Algorri Interpretazio Zentroa     
  2. Juan Belmonte, 21
  3. 943 14 31 00
  4. info@algorri.eu

Plaza mugatuak, aurretik izena ematea gomendatzen da

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide