Zumaiarrak Getaria eta Zarautz arteko itsas zeharkaldian

Baleike 2016ko abuztuaren 1a

Aurten 33 zumaiar izan dira Getaria eta Zarautz arteko igeriketa proban. Mikel Mangas (4. bere kategorian) eta Irati Larreategi (65. bere kategorian) izan dira azkarrenak. Abuztuaren 20 Zumaian jokatuko da Itzurun eta Arranpla arteko lehen itsas zeharkaldia. 

Itsasoan igeri egiteko afizioa zabaltzen ari da zumaiarren artean. Urtetik urtera gero eta jende gehiago ari da prestatzen itsas zeharkaldietan parte hartzeko. Atzo, esate baterako, 33 izan ziren Getaria eta Zarautz artean jokatzen den proban. Ondarroan. Deban, Donostian edota Hondarribian antolatzen diren probetara ere joaten dira zumaiarrak.

Zaletasuna areagotzen ari dela ikusirik, Zumaian bertan proba antolatzea erabaki dute Taosa taldeko kideek. Abuztuaren 20an jokatuko da, Itzurunen hasi eta Arranplan amaitu. Bihar emango ditugu probari buruzko xehetasun gehiago, baina jakin ezazue izena emateko aukera zabalik dagoela kirolprobak.com webgunean.

Hemen ikus ditzakezue Getaria-Zarautz proban parte hartu duten zumaiarren sailkapena: Getaria-Zarautz 2016

Zumaiako proban izena emateko: Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide