Kabra eta Dontzeila txapelketarako izenak asteartean eta asteazkenean emango dira

Baleike 2016ko abuztuaren 1a

Ostegun honetan jokatuko da Anade Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako 41. Kabra eta Dontzeilen arrantza txapelketa. Izenak asteartean eta asteazkenean emango dira.

Goizeko 7:30etik eguerdiko 12:00etara bitartean egin ahal izango da arrantza. Eremua honakoa izango da: parol muturretik irtenda Aitz-Txurira arte eta eskuinera joanda San Anton mendira arte. Itsasoan barrena joateko mugarik ez dago. Lehiakide bakoitzak gehienera jota hiru amudun aparailu bakarra erabili dezake. 

Izenak Anade elkartean bertan emango dira asteartean eta asteazkenean, 19:30etik 21:00etara, edo Iñigo Cardenasi deituta (636 282 232). 

Arrain txiki lehiaketa

Larunbatean, abuztuaren 6an, Iñaki Sorazuren omenezko 42. Arrain Txiki lehiaketa izango da. 10:00etatik 13:00etara bitartean egingo da arrantza. Lehiaketa honetan Arrantza Federazioko lizentzia duten haurrek hartuko dute parte, bi mailatan banatuta. 

A. 7-11 urte bitartekoak.

B 12-15 (aurten betetzen dituztenak) bitartekoak.

Jaurtiketa modura egingo da arrantza eta behin arrainak pisatuta, uretara bueltatuko dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide